Inda Mendik Lastur ingurura antolatu du hurrengo irteera

Baleike 2012ko abe. 11a, 09:43

Datorren igandean, abenduak 16, urteko azken irteera egingo du Inda Mendi elkarteak. Debatik atera eta Lasturrera joango dira Murgizarren bukatzeko.Ibilbide motza izango da ondoren bazkaria egingo dutelako. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaiatik. Izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357). Helduak 6 € eta haurrak 4 € ordaindu behar dute. Bakarira joateko asmoa dutenek lehenbailehen izena eman behar dute goiko estankoan.