Odietako etxebizitzak merkeago saltzea erabaki du Zumaia Lantzenek

Baleike 2012ko abe. 5a, 11:16

Odietan hamar etxebizitza ditu salgai Zumaia Lantzenek, 50 eta 90 metro koadro bitartekoak. Gaur egun etxebizitzak saltzeko dauden zailtasunei erreparatuta, prezioak %7 eta %10 artean merketzea erabaki du. Etxebiziztzen prezioa 211.000 euro ingurutik hasi eta 272.000 eurora artekoa da (+BEZ –%4koa urte amaiera arte–. Bi eta hiru logelako etxebizitzak dira. Sukaldea prezioaren sartuta dago, eta erosleak aukeran ditu zenbait modelo.

Informazio gehiago nahi dutenek Zumaia Lantzeneko bulegoetara jo dezakete (zumaialantzen@zumaiakoudala.net edo 943 14 34 15).