Kontxako porra-emakumezkoak - Informazio orokorra

Arraun denboraldia aprobetxatuta, hainbat porra jarri ditu abian Baleikek. ETE liga nola amaituko den galdetu genuen aurrena, eta orain, Kontxaren txanda iritsi da.

Porra bat emakumezkoen sailkapenaz prestatu da, eta bestea, gizonezkoenaz. Bietan, galdera bera: Zein izango dira Kontxako irabazlea eta aurreneko lau sailkatuak? Zein ordenatan sailkatuko dira?

Porra bera egingo da webgune honetan nahiz Karkara.eus eta zarauzkohitza.eus atarietan. Hala, irabazle guztien artean zozkatuko da 1. saria: Izeta Sagardotegian bi lagunentzat sagardotegiko menua+ Spa Malecon talasoan bi lagunentzako sarrera. 

Parte hartzaile guztien artean, berriz, zozkatuko dira hainbat arraun taldetako elastikoak sinatuta, eta Urola Kostako HITZA egunkariko harpidetza bat, urtebetekoa (harpidetzari esker, HITZAKIDE izateak eskaintzen dituen hainbat abantailaz gozatuko du).

Kontxako porra-emakumezkoak

Kontxako porra-emakumezkoak

Zeinek irabaziko du Kontxa emakumezkoetan? Eta aurreneko beste hiru taldeak zein izango dira? Horixe asmatu beharko da doako porra honetan. Abuztuaren 17tik 31 bitarteko tartea dago. Sari politak daude. Zorte on!