Zenbat dakizu santelmoez?

Erantzun zuzenak

  • Nondik jaurtitzen dira jaiei hasiera ematen dieten katxaperoak?
    San Telmo gaineko zelaitik.
  • Olagarro zoparako, olagarroaz gain, zein beste osagai da ezinbestekoa?
    Zopako ogia.
  • Nork irabazi zuen azken olagarro zopa lehiaketa (2019an)?
    Pulpo elkarteak.
  • Nork igotzen du bandera kofradian?
    Omendutako arrantzaleak.
  • Santelmo kalekoek nola esaten diote hego haizeari?
    Herri haizea.
  • Nortzuk eramaten dute San Telmoren irudia prozesioan?
    Kofradiako ordezkariek.
  • Non jaio zen San Telmo?
    Frómistan.
  • Noiz igotzen da bandera kofradian?
    Igande gauerdian.
  • Zer pieza jotzen du danborradak banderaren igoerarekin batera?
    San Telmo martxa.
  • Nola izena zuen garai batean gaur San Telmo kalea denak?
    Zubiaurre.