San Pedro festetako Musika Bandaren parte-hartzea

Erabiltzailearen aurpegia

San Pedroak iritsi dira eta urtero bezala Musika Bandak parte-hartze garrantzitsua izango du festetako egitarauan.

Egun korapilatsua izaten da Bandako partaideentzat, jarduera ugari izaten baitituzte egunean zehar. San Pedrotako prozesioarekin hasita, goizeko 11,30etan, ekitaldi nagusia eguerdiko 13,00ean iristen da, tradizional bihurtu den Kontzertuarekin, hain zuzen Beheko Plazan.

Aurten, zeozer berria eta ikusgarria prestatu du Bandak: abeslari gonbidatu berezia dutelarik, zenbait abesti joko dute, besteak beste, boleroak, musika amerikarra... hauxe da, hain ezkutatuta izan duten sorpresa, biharko kontzerturako!

Eta eguna behar den bezala amaitzeko Dantzaldia. Geroz eta jende gehiago hurbiltzen da gaueko ekitaldi honetara. Ez ahaztu: ondo pasa nahi duten guztiak, Beheko Plazara 23:30etan. Animatu!