Zumaiako Zikloturista Elkarteak ibilaldia antolatu du irailaren 2rako

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2023ko abu. 22a, 08:30

Ibilaldia Zumaian hasiko dute, eta kostaldeko bidetik Zarautzera iritsiko dira. Handik Oriora, Usurbilera, Hernanira, Astigarragara, eta Perurena gainetik Oiartzunera eta Aritxulegi gainera iritsiko dira. Guztira 116 kilometroko ibilaldia izango da.

Zumaiako Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen ibilaldia antolatu du aurten ere. Irteera irailaren 2an, larunbata, izango da, eta goizeko 8:00etan elkartuko dira, Pulpo elkartearen parean.

Ibilbidea Zumaian hasiko dute, eta kostaldeko bidetik Zarautzera iritsiko dira. Handik Oriora, Usurbilera, Hernanira, Astigarragara, eta Perurena gainetik Oiartzunera eta Aritxulegi gainera iritsiko dira. Itzuleran Oiartzunen, Txikierdi jatetxean, hain zuzen ere, hamaiketakoa egingo dutela adierazi dute elkarteko kideek. Bide beretik Zumaiara itzuliko dira, eta guztira 116 kilometroko ibilaldia izango da. Bazkaria, aldiz, Zumaiako Talaia jatetxean egingo dute.

Izena eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute abuztuaren 29a bitartean. Hamar euro ordaindu beharko ditu bakoitzak ibilaldiagatik, eta bazkaltzen geratu nahi duenak 40 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa Laboral Kutxako ES03 3035 0037 49 0370022208 kontuan egin beharko da aurrez, bertan izen-abizenak adierazita.