Zikloturista elkarteak 2023ko lizentziak berritzeko epea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2022ko abe. 28a, 15:00

Euskal txirrindularitza bultzatzeaz gain, bizikletan gerta daitezkeen istripuetarako asegurua izango dute lizentzia dutenek.

Zikloturisten lizentzia honek segurua izaten du, beraz, bizikletan gerta daitezkeen istripuetan aseguru on bat izango genuke, eta horretaz gain, proba zikloturistetan aseguruaren balioa aurreztuko genuke. Euskal txirrindularitza laguntzeko ere balio du, bertako lasterketa eta probak burutzeko beharrezkoak dituzten baliabideak lortzeko, esaterako.

2023.urteko denboraldian elkarteko bazkide egiteko 10 euroko kuota ordaintzea nahikoa da.
Bazkideek zikloturista lizentzia atera nahi izanez gero, 160 euro gehiago ordaindu beharko dute, guztira, 170 euro. Soilik lizentzia ateratzeko 160 euro ordaintzea nahikoa da.

Lizentzia berria egin nahi duenak argazkia eta NAN txartelaren argazkia bidali dezala 618 009 163 zenbakira, Whatsappez. Edozein zalantza argitzeko erabil daiteke.

Ordainketa egiteko epea urtarrilaren 15ean amaituko da. Ordainketa egiterakoan izen abizenak adierazi.

Ordainketa: Laboral Kutxa 3035 0037 49 0370022208.

Zumaiako Zikloturista Elkartea