Zumaiako Zikloturista Elkartearen ibilaldi zikloturista

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Zikloturista Elkartea 2022ko abu. 9a, 23:35

Aurten ere Zumaiako Zikloturista Elkarteak ibilaldi zikloturista antolatuko du.

Zumaiako Zikloturista Elkarteak urtero egiten duen ibilaldia antolatu du aurten ere. Irteera irailaren 3an, larunbatean, izango da. Goizeko 8:00etan Pulpo elkartearen aurrean elkartuko gara ibilaldiari hasera emateko.

Ibilaldia Zumaian hasi eta, Azpeitiko bidea hartuaz, Mandubia igo, Salbatorea jaitsi eta, Ormaiztegi igaro ondoren, Atagoiti gainera iritsiko da. Legazpira jaitsi eta bertan hamaiketakoa egingo dugu indarrak berreskuratzeko. Legazpitik Zumaiara bueltatuko gara ibilaldia amaituz, 90 km burutu ondoren.

Bazkaria Zumaiako Talaia jatetxean izango dugu.

Izen ematea: Abuztuaren 29 arte izena eman daiteke. Itzulia 10 euro izango da; itzulia eta bazkaria, berriz, 40 euro.

Ordainketa: Laboral Kutxako: ES03 3035 0037 49 0370022208 kontuan edo Bizum bitartez 618 00 91 63 telefono zenbakian (izen abizenak adieraziz).

Bertan ikusiko garelakoan, ondo izan.

Zumaiako Zikloturista Elkartea