2018ko odol-ateraketa egutegia eta ordutegi berria

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2018ko urt. 8a, 11:14

Urte berriarekin batera, Zumaiako Odol emaileen elkarteak odol ateraketa egutegi eta ordutegi berria izango dugu.

Bagatoz berriro ere zuen laguntza eskatzera odol emaileen elkartearen izenean. Dakizuen bezala, bi hilabetetik behin, elkarteak Zumaian antolatzen ditu odol-ateraketak. 2018ko egutegia prestatuta dago iada eta, ez badira azken orduko aldaketarik, hauek izango dira ateraketa egunak:
 
  • Urtarrilak 24 (asteazkena)
  • Martxoak 21 (asteazkena)
  • Maiatzak 23 (asteazkena)
  • Uztailak 18 (asteazkena)
  • Irailak 11 (asteartea)
  • Azaroak 14 (asteazkena)
Ikusita zenbat jende etortzen den odola ematera eta zain egoteko denbora murriztu nahian, 2018an ateraketaren ordutegia zabaldu egingo da. Hemendik aurrera ateraketak ordu bete lehenago hasiko dira, 16:30tan, eta, beti bezala, 20:30ak arte luzatuko dira.
 
Eskertuko genizueke zabaldu eta jakinaraziko bazenituzte emanaldi egunak eta ordutegi berria; badakizute, zenbat eta jende gehiago animatu odola ematera hobe!

Gure aldetik, ez badiguzue kontrakorik esaten, bi hilabetetik behin, eguna hurbiltzen den einean, mezu baten bitartez gogoraraziko dizuegu.

Mila-mila esker zuen laguntzagatik eta ondo izan!