Martxoak 8 bigarren odol ematea izango da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2017ko mar. 6a, 11:41

2017. urteko bigarren odol ematea izango dugu Zumaian.

Martxoak 8, asteazkena, bigarren odol ematea izango dugu. Zumaiako odol emaileak antolatuta, Zumaiako jendeari dei egiten zaio odol ematera hurbiltzeko.

Gogoratu hemendik aurrera txandak hartzeko zenbakiak 17:00tatik aurrera emango direla, ez lehenago.

Jubilatuen egoitzan izango da odol ateratzea, arratsaldeko 17:30 tatik 20:30 tara bertan egongo gara zuen zai. Animatu eta eman odola, eman bizia.