Edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakonaturtaldea 2024ko api. 6a, 09:38

Hemen dira Santelmoak, eta urtero bezala, festekin batera errepikatzen diren hainbat kontu.

Parrandaren ondorenak zabor ugari sortzen du (eta zenbaitzuri buruko mina ere). Gu guztion esku dago zaborra gutxitu eta horren atzean dagoen plastiko kontsumo desegokia ekiditea.

Aurtengo Santelmotan guztiok gure edalontzi berrerabilgarria etxetik ateratzera gonbidatu nahi zaituztegu, norberak ere beti egin baitezake zerbait ingurumenaren zaintzan.

Zapia lepoan jarri eta edalontzia etxetik hartuta goza ditzagula festak!!