Ohiko batzar nagusia egingo du Zumaiakok uztailaren 18an

Zumaiakoren partida bateko irudia.

Aitzuri frontoiko bilera gelan jarri dute hitzordua, 19:00etarako. Besteak beste, kontuak eta zuzendaritza taldearen berritzea izango dituzte hizpide. 

Zumaiako futbol taldeak uztailaren 18an egingo du urteko ohiko batzar nagusia. Aitzuri frontoiko bilera gelan jarri dute hitzordua, 19:00etarako –18:30ean izango da lehen deialdia–.

Hainbat gai landuko dituzte bilkuran; besteak beste, kontuak eta zuzendaritza taldearen berritzea izango dituzte hizpide.

Honako hau izango da gai zerrenda:

1.- 2020-2021. denboraldiko batzarreko aktaren irakurketa, eta, hala balitz, onarpena.

2.- 2021-2022 denboraldiko kontuen onarpena.

3.- 2022-2023 denboraldiko kontuen onarpena.

4.- Zuzendaritza taldearen berritzea.

5.- Eskaerak eta galderak.