Erregional mutilak preferente mailara igotzeko atean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2023ko mai. 4a, 23:10

Maiatzaren 5ean, ostirala, Aita Mari futbol zelaian 20:00etan jokatuko da partida garrantzitsua.

Javi Pinillak zuzentzen duen gizonezko Erregional kategoriako mutilak mailaz igotzeko ateetan daude, igoera fasean. Momentu bikaina igoera lortzeko, sailkapeneko bigarren postuan daudelarik lehen postuan dagoen Idiazabal taldeko puntu berdinekin.

Preferente mailara igoera sailkapeneko lehen bi taldeek lortuko dute, eta akaso hirugarren talde batek ere bai, goiko mailako taldeen emaitzen arabera.

Biharko helburua partidaa irabaztea du Zumaiakok Antigua Luberri K.E taldearen aurka, goialdeko postutan segitzeko eta Preferente mailako igoera aukerak handitzeko.

Zumaiako Futbol taldeko zuzendaritzatik, bihar, maiatzak 5, 20:00etan, Aita Mari futbol zelaira bertaratzera gonbidatzen zaituzte Erregional mailako mutilek osatzen duten taldea animatzera.

Aurten ere zaleen marea gorria behar dugu preferente maila lortzeko.

Aupa Zumaiako!!!!