Benjamin mailako jokalarien gurasoekin bilerak egingo dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko ira. 10a, 08:43

Zumaiako Futbol Taldearen 2022-2023 denboraldiko futbol eskolako entrenamenduak hastera doaz. 

Entrenamenduak hasi baino lehen, gurasoekin bilerak egingo dira; bilera hauetan ordutegiak zein diren, entrenatzeko orduak, partidak eta arropa erosteko eman beharreko pausuak komentatuko dira.

Bilerak era honetara antolatuko dira:

  • 2013an jaiotako mutilen (benjaminak) gurasoak irailaren 13an, asteartean, izango dute bilera 18:00etan futbol zelaiko harmailetan.
  • 2013 eta 2014an jaiotako nesken (benjaminak) gurasoek, irailaren 14an, asteazkena izango dute bilera 18:30ean futbol zelaiko harmailetan.
  • 2014an jaiotako mutilen (benjaminak) gurasoek, irailaren 15ean, osteguna, izango dute bilera 18:00etan futbol zelaiko harmailetan.

Futbol eskolako entrenamenduak irailean hasiko dira:

  • Bigarren urteko kimuak (2011), irailaren 19ko astean hasiko dira, beraien ordutegia jarraituz.
  • Beste guztiak irailaren 26ko astean hasiko dira, beraien ordutegia jarraituz.

Z.F.T. Zuzendaritza.