Zumaiako Futbol Taldeko neskek hasi dute 2022-2023 aurredenboraldia

Ohorezko Erregional mailan finkatuta, 2022-2023ko aurredenboraldia hasi dute Jokin Gorostola eta Igor Osa entrenatzaileekin.

Aurtengo helburua lehen postuetan borroka egitea da. Beheko kategoriatik igotako jokalari gazteak izango ditu aurten taldeak, baina iazko jokalari beteranoek izango dute pisu gehiena.

Aurten, Igor Osa izango dute laguntzaile. Aurreko urtean Gorostola aita izan zen lan hauetan aritzen zena. Igorrek taktikoki laguntzeaz gain, entrenamendu fisikoak lantzea izango du bere bigarren lana.

Animo neskak!!!💪💪