Asteburuko partidak Aita Mari futbol zelaian

ZATOZ URDINEZ GORRIAK ANIMATZERA!!!!

Gaur ostirala, asteburuko partiduak hasiko dira San Telmo errepetiziotan.

Gaur arratsaldean, 20:00-tan,  Idoia tabernak babesten duen Ohorezko kadeteak irekiko dute asteburuko partidu saioa.

Larunbatean berriz Infantil txiki mutilak hasiko dira goizean eta ondoren 12:00-tan Metro tabernak babesten duen Preferenteko mutilak. Hauek igoera mailaren buru belarri sartuta eta lehen postuan bere sailkapenean, derrigorrezkoa dute irabaztea Rotetaren aurka; beraien esku izateko play-offetako txartela.

Preferenteko partidua bukaturik, kantinan pintxo batzuk janda, 15:00-tan ikusteko prest izango zinateke erregional mutilak ikusteko. Pinillaren mutilek irabazi beharra dute goi postuetan sartzeko igoeran nahi badu jarraitu pentsatzen. Bi partidu interesgarri bat bestearen atzetik.

Larunbatari amaiera emateko, lehen mailako infantil mutilak jokatuko dute 17:30-tan.

Igandean berriz ez da partidurik izango Aita Mari futbol zelaian.