Zumaiako futbol taldeko infantil neskak Zarauzko txapelketan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2022ko api. 19a, 21:59

Fernandok zuzentzen duen taldea bederatzigarren postuan geratu zen, eta Iradi Unanuek Realarekin txapelketa irabazi zuen. 

Zumaiako Futbol Taldeko infantil neskek lan bikaina egin zuten apirilaren 15ean Zarauzko txapelketan. Taldeetako fasean 5 partida jokatu zituzten, eta horietako hirutan berdinketak lortu zituzten. Beste bi partidak galdu egin zituzten.

Bederatzigarren postuan gelditu ziren zumaiarrak, Arnedori 1-0 irabazi ondoren.

Txapelketa berean, baina Realeko taldean, Iradi Unanuek jokatu zuen; txapelketa Realak irabazi zuen.

Lan ona neskak; zorionak!