Asteburu honetako partidak

Larunbat eguardi - arratsaldean hiru partidu interesgarri AitaMari futbol zelaian. Infantiletik beherako neska-mutil futbolariek berriz ere jokatzen dute asteburu honetan.

Bihar, Larunbata Otsailak 29, hiru partidu interesgarri izango ditu Aita Mari Futbol zelaian. Eguardiko 12:00tan Jubenil mailan, Edu Zubiak zuzentzen dituen TAOSA tabernak dauka partidu interesgarria igoera fasean. Jubenil honorrekoek partidu gogorra edukiko dute bere klasifikazioa indartzeko; hirugarren postua sendotzeko izango da partidu hau.

Arratsaldeko lehen partidua 15:30-tan, Preferenteko neskak edukiko dute. Gorostolak zuzentzen duen ZUMARGI taldeak taularen erdian dabil, baino azken partiduan emandako itxura onak sentsazio onak ematen dio partidua aurrera eramateko eta erdi taulatik gora begiratzen asteko.

Arratsaldeko azken partidua Aita Mari futbol zelaian 17:45-tan izango da, Pinillak zuzentzen duen Erregional mutilak oso urte ona egiten ari dira. Igoera postua jokatzen ari dira, eta momentuz bigarren doaz sailkapenean. Partidu honek sailkapenaren lehen postua emango lioke, partidua irabaziz eta Segura Goierrik ez badu bere partidua irabazten.