Realeko teknifikazio taldea Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko aza. 1a, 21:44
Zumaiako alebin neskak Realarekin entrenatzen.

Urriaren 26an Realeko teknifikazio taldea etorri zen Zumaiako Aita Mari futbol zelaira kimuen mailako neska taldearekin lan egitera.

Astero ohikoa duten alebinen entrenamendua, aurreko astean pixka bat berezia izan zen, Realeko teknifikazio taldearekin izan baitzen. Entrenamenduan, Zumaiako kimuen mailako neskei ariketa berriak proposatu zizkieten, eta haien bitartez gure nesken abileziak aztertu zituzten.

Aurten fitxa kopuru handia du Zumaiakoren nesken futbol taldeak. Ea ba kopuru honek jarraipen egokia duen, eta Realean bukatzeko aukera duten gure neska futbolariek.