Mikel Etxabe omenduko dute gaur Aita Mari futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko ira. 18a, 11:45

Zumaiako Futbol Taldeko maila guztietan aritu da azken urteotan Mikel Etxabe. 

Mikel Etxabe Zumaiako Futbol Taldeko jokalariak gaur, larunbata, 16:00etan jasoko du merezitako omenaldia, bere betiko taldearen eskutik. Futbol eskolan hazitako jokalariak Zumaiako Futbol Taldeko talde guztietan jokatu du, 2007-2008 urtean infantilen ohorezko mailan hasi zen, gero, Euskal Ligan jokatu zuen, eta preferente mailaraino iritsi eta bertan egin ditu azkeneko zazpi urteak, betiko taldean, Zumaiakon.

Mikelek azken partida 2020-2021 jokatu zuen, Urkiren aurka, eta bera izan zen final horretan kopa altxatu zuen jokalaria.

Zorionak Mikel!