2021-2022 futbol eskolako izen-ematea itxita

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko abu. 26a, 10:10

Harrera oso ona aurtengo futbol eskolan.

Futbol eskolako izen emateko epea itxi egin da, eta izen-emateak oso harrera ona izan du.

2010., 2011., 2012. urteetan jaiotako jokalarien, bai nesken eta bai mutilen taldeak sortzeko toki guztiak beteta daude.

2013. urtean jaiotako benjamin neskek ere taldea osatzeko adina jokalariz bete da.

2013. urtean jaiotako benjamin mutilen taldean bakarrik gelditzen da tokiren bat; azken orduko izen emate bat egin nahi izanez gero, posible izango litzateke talde honetan.

Aurten 200 jokalaritik gora izango ditugu Futbol Eskolako taldeetan. Urtero izan den bezala, entrenamendu saioak Irailaren bukaeran hasiko dira eta talde bakoitzeko arduradunak jarriko du WhatsApp-eko talde bakoitzean ordutegia.

Z.F.Taldeko Zuzendaritza.