Futbol Eskola izen ematea (2021-2022 denboraldia)

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko eka. 23a, 06:55

Pasa berri dugun denboraldi zail honen ondoren hurrengoari begira jarri gara, ilusio eta esperantza handiekin gure gaztetxoak normaltasunez ikusiko dituguelakoan zelaietan entrenatu eta partiduak jolasten.

Horretarako inskripzio orria jaso daitezke kiroldegian edo esteka honen bitartez lortu:

https://drive.google.com/.../1UVoYn1WdRJjkb...

Inskripzio orria beteta eta ordain agiria kiroldegian entregatu beharko dira edo beste aukera bat, bi dokumentu hauek posta elektronikoz (zumaiako@zumaiako.com) Zumaiako F.Tren helbidera bidali.

2020-21 denboraldian egon diren zailtasunen ondorioz, 2012-2011-2010ean jaiotako neska mutil eta 20-21 klubeko parte izan direnak urteko kuotan 20€ ko deskontua edukiko dute. Urte hauetan jaio direnak eta jarraituko ez dutenek, email bidez eska dezakete diru horren itzulera.

Ordaindu beharreko kuotak:

  • 2013 jaiotako neska mutilek: 75 €.
  • 2012 jaiotako neska mutilak: 75 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 55€).
  • 2011 jaiotako neska mutilak: 75 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 55€).
  • 2010 jaiotako neskak: 75 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 55€).
  • 2010 jaiotako mutilak: 105 € (20-21 denboraldiko deskontuarekin 85€).

Ordainketak egiteko kontu zenbakia:

  • Titularra: Zumaiako Futbol Taldea.
  • Laboral Kutxa….ES09 3035 0037 4103 7004 7227.

Mesedez, ordainketa egiterakoan izena, abizenak eta jaiotze urtea jarri.

Ordainketa egiteko epe muga: 2021/07/31

Oharra: KUOTA ORDAINTZEN EZ DUEN JOKALARIAK EZINGO DU TALDEAREKIN ENTRENATU ETA JOLASTU….

Aldez aurretik, eskerrik asko eta laister arte.