Ohorezko erregional neskak, finalean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko mai. 30a, 17:40

Atzo, larunbata, jokatu zuten Zumaiako F.T. eta Tolosak Aita Mari futbol zelaian finalaurrekoa, eta Zumaiko neskek irabazi zuen partida 4 -1 emaitzarekin. Lehen zatian ondo eutsi zuten Tolosaren indarrek, eta 1-0 bukatu zuten lehen denbora. Bigarrenean, berriz, punteria zorroztu, eta 3 gol gehiago sartu zituzten etxekoek.

Golak Libe Eizagirrek eta Ane Errazkinek (x3) sartu zituzten.

Jokin Gorostolak agintzen duen ekipoa oso ondo ari da txapelketa honen bukaeran, eta hurrengo astean, ekainak 5-6, jokatuko dute finala. Oraindik zehaztu gabe daude eguna eta ordua, baina gogoz daude neskak txapelketa Zumaiara ekartzeko.

Zumaiakoko zuzendaritzatik zorionik beroenak helarazi nahi zaizkie nesken taldeari orain arte lortutako emaitzagatik eta egindako esfortzuagatik. Ea hurrengo astean borobiltzen den emaitza on batekin. Gora neskak!!!