2020-2021 futbol liga bukatzear

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2021ko mai. 29a, 09:30

Hainbat talde oraindik sailkapenak jokatzen ari dira, baina beste batzuek amaitu dute denboraldia. 

Aste honetan Zumaiakok bi partida edukiko ditu, biak etxean. 2020-2021liga bukatzear dago, eta aurten, koronabirusa dela eta, txapelketa berezi bat antolatu du Gipuzkoako federazioak  inguruko herrietako taldeekin.

Kadete mailatik gora, mutilen artean preferente, erregional eta ohorezko jubenilak sailkatu dira liga jokatzera. Nesken taldeetan berriz, ohorezko erregional neskak ari dira kopa jokatzen. Erregional mutilek larunbat honetan, maiatzaren 29an izango dute final laurdeneko partida Antigua Luberri taldearen aurka 15:45ean Aita Mari futbol zelaian. Neskek, berriz, aurreko play off-ak irabazi zituzten, eta egun berean Zumaian jasoko ditu Tolosako jokalariak 18:30ean.

Mutilen artean, preferenteetako taldea eta ohorezko jubenilak zain daude zozketa egiteko, aurkariak nortzuk izango diren zain. Ekainaren 1ean izango da zozketa hau, eta sare sozialetan jakinaraziko dira zein diren beraien aurkariak.

Neska-mutilek kadete mailan ez dute aurrera jarraitu; beraz, horiek denboraldia amaitutzat ematen dute. Berdin gertatzen da jubenil lehenengo mailakoekin; horiek oporrak hasi dituzte.

Infantil mailakoek eta futbol eskolak aurten nahiko denboraldi arraroa izan dute, partidarik ez eta entrenamenduak, berriz, kostata hasi baitzituzten. Talde horiek ekainaren 19ra arte entrenamenduekin jarraituko dute. Urte berezia izan delarik, talde horien kuotak aztertzen ari da Zumaikoko zuzendaritza; kuotaren zati baten itzulera edo hurrengo urteko  izen ematean deskontua aztertzen ari gara, alegia.