Zumaiakoko preferenteek berdindu eta erregionaleko neskek galdu egin dute asteburuan

Infantil Txikiko taldeak datorren denboraldian Ohorezko Infantiletan lehiatzeko txartela lortu du Arrasaten 1-1 berdindu ostean. 

Lehenengo fasean bigarren geratzea lortu zuten eta sailkatze fase honetan norgehiagoka baten faltan ziurtatu dute, gutxienez, bigarren postua. Denboraldi osoan, soilik, norgehiagoka bat galdu du Aitor Manterolaren taldeak eta lan onaren ondorioz lortu dute denboraldiko helburu nagusia.

Gainontzeko emaitzak:

Preferenteak: Soraluze 1-1 Zumaiako
Ohorezko Erregional Neskak: Zumaiako 2-3 Tolosa
Ohorezko Jubenilak: Zumaiako 1-1 Bergara
Ohorezko Kadeteak: Elgoibar 0-1 Zumaiako
Ohorezko Kadete Neskak: Eibar 3-2 Zumaiako
Lehen Mailako Kadete Mutilak (Kopa): Zarautz A 1-0 Zumaiako
Infantil Txiki (Sailkatze Fasea): Arrasate 1-1 Zumaiako
Ohorezko Infantil Neskak: Añorga B 4-1 Zumaiako
Lehen Mailako Infantilak:
Lagun Onak 0-8 Zumaiako A
Zumaiako B 0-5 Zestoa

Lagunartekoak:
Partizipazioko alebinak:
10:00 Zumaiako B 1-10 Orioko
12:00 Zumaiako B 6-6 Ordizia
Errendimenduko alebinak:
12:00 Zumaiako A 5-6 Ordizia