Zumaiakoko preferenteek Getariako Ketaren aurka galdu dute azken unean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko urr. 24a, 16:14
Preferenteek oraindik ez dute punturik lortu etxetik kanpo

Zumaiakoko preferenteek 1-0 galdu dute Getariako Ketaren aurka Orion jokatutako norgehiagokan. Partidu guztian parekatuta ibili ziren arren, Ketak lortu zituen 3 puntuak. Zorte txarrarekin dago Zumaiako etxetik at, Iker Jimenezek lehen zatian gola lortu zuen, baina epaileak jokoz kanpo zegoela adierazi zuen eta markagailua hutsekoarekin jarraitu zuten. Sailkapenean 7. daude etxean lortutako 9 puntuekin.

Jubenilek, aldiz, Aretxabaletari 2-1 irabaztea lortu zuten eta 5 punturekin 13. postuan kokatu dira sailkapenean. 

Horiez gain, norgehiagoka hauek ere jokatu ziren;

Ohorezko kadeteak: Amaikak Bat 3 - 1 Zumaiako
Ohorezko kadete neskak: Zumaiako 2-1 Lagun Onak
Lehen mailako Kadeteak: Zarautz B 1-1 Zumaiako
Infantil Txiki: Elgoibar 2-5 Zumaiako
Ohorezko infantil neskak: Urola 2-1 Zumaiako
Lehen mailako infantilak: Zumaiako A 5-1 Zumaiako B

LAGUNARTEKOAK

Partizipazioko Alebinak: Zumaiako B 0-6 Anaitasuna
                                   Zumaiako C 3-3 Anaitasuna

Hobekuntzako Alebinak: Zumaiako A 2-2 Eibar A