Lagunarteko partidak jokatuko dituzte Zumaiako taldeek larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko ira. 6a, 18:06

Aurredenboraldian murgilduta daude Zumaiakoren taldeak. Larunbat honetan ere lagunarteko partidak jokatuko dituzte. 

Lau izango dira Aita Marin jokatuko diren partidak:

  • Ohorezko Kadeteak Neskak: Zumaiako – Lagun Onak. 10:00etan.
  • Ohorezko jubenilak: Zumaiako – Anaitasuna. 12:00etan.
  • Preferenteak: Zumaiako – Lagun Onak. 16:00etan.
  • Erregional Mailako Neskak: Zumaiako – Urola. 18:30etan.

Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian partida hau jokatuko da:

  • Lehen Mailako Kadeteak: Lagun Onak – Zumaiako. 10:00etan.

Debako Errotazarren:

  • Infantil Txiki: Amaikak Bat – Zumaiako. 10:00etan.

Ondarroako Zaldupen, berriz, triangularra jokatuko dute:

  • Ohorezko Kadeteak: Aurrera – Elgoibar – Zumaiako. 10:30ean.