Jubenil eta kadete mutilek partida garrantzitsuak jokatuko dituzte larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiakoko ohorezko jubenilek larunbatean, 18:15ean, Aita Mari futbol zelaian, denboraldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko du Amara Berri taldearen aurka, jaitsierako play off-eko itzulerako partidua hain zuzen ere.

Amara Berriri joaneko partiduan 0-1 irabazi zion, Martutenen, eta oraingoan itzulerako partidu erabakigarria jokatuko du larunbatean, Ohorezko maila matentzeko.

Lehen mailako kadete mutilen B taldeak ere denboraldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko du larunbatean, Errenterian, 12:30ean, Beti Onak B taldearen aurka, partidua irabazten duen taldea Ohorezko Kadete mailara igoko baita.