Zumaiakoko bi taldek Aste Santuko txapelketetan parte hartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2018ko api. 4a, 10:56
Errendimentuzko Alebin Mutilen taldea, Zarauzko txapelketan.

Aste Santuko egunetan, Zumaiakoko Infantil Txiki taldeak eta Errendimentuzko Alebin Mutilen taldeak  Zarautzen jokatu zuten txapelketa bana.

Infantil Txiki taldeak zarauztarren aurka 0-0 berdindu ondoren, penaltietan galdu zuen baina Lengokoaren aurka bana berdinduz hurrengo faserako sailkatu zen. Final laurdenetan Realaren aurka 2-0 galdu zuen.

Errendimentuzko Alebin Mutilen taldeak, berriz, Athletic de Bilbao, Altsasu eta Urolaren aurka neurtu zituen indarrak eta hurrengo faserako sailkatzetik oso gertu gelditu zen.

Bestalde, gaur, apirilak 4, 16:30ean, Ipintza futbol zelaian Gipuzkoako Kadete Mailako selekzioarekin Zumaiako Futbol Taldeko Ane Errazkinek eta Eire Salegik Bergarako txapelketa jokatuko dute, Arabaren eta Bizkaiaren aurka.