Zumaiakoko Preferenteak eta Regional Neskak amaiera eman diote denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko mai. 16a, 12:54

Pasa den larunbatean Zumaiakoko Preferenteak Aretxabaletaren aurka jokatu zuen, Aita Marin, denboraldiko azkenengo partidua. 0-3 galdu arren denboraldi oso ona burutu du Preferenteak, sailkapeneko 9. postuan bukatuz, 6. postutik 2 puntutara. Larunbatean, urte guzti hauetan Zumaiakoko jokalari izan diren Imanol Martini eta Aitor Solozabali agurra eskaini zieten beraien taldekideek eta zaletuek.
Bestalde, Erregional Neskak 2-1 galdu zuen igandean Urnietan jokatutako Gipuzkoako Txapelketako final laurdena. Partidu bikaina jokatu zuen baina ezin izan zen gailendu. Zorionak bi taldeei, burutu duten denboraldiarengatik!

Argazkietan: Preferentea