Zumaiakoko Erregional Mailako Nesken taldea denboraldi bikaina burutzen ari da

Argazkia: Carlos Callejo

Zumaiakoren erregional mailako nesken taldea denboraldi bikaina burutzen ari da, astebukaera honetan lortutako emaitzarekin sailkapeneko hirugarren postuan kokatuz. Ligako bosgarren partidan lortu zuen lehen garaipena eta dagoeneko bost jarraian lortu ditu, azkena, larunbatean jokatutako partida, Bergarari 5-0 irabaziz.

Hurrengo igandean, azaroaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Aita Mari futbol zelaian, Eibar taldearen aurka neurtuko ditu indarrak eta sailkapeneko bigarren postura salto egiteko aukera izango du, Mutriku bi puntutara bakarrik baitu eta honek ere partidu zaila jokatuko duelako Arizmendi liderraren aurka.