Zumaiakoko Futbol Eskolako talde guztiek jokatuko dute igande honetan

Argazkia: Carlos Callejo

Igande honetan, azaroak 13, Futbol Eskolako sei taldeek partiduak jokatuko dituzte. Alde batetik benjamin neskak, lehen urteko benjamin mutilak eta bigarren urteko benjamin mutilak Aita Mari futbol zelaian jokatuko dute,10:00etatik 14:00etara, Mutriku, Zarautz eta Amaikak Baten aurka.

Lehen urteko alebin mutilak Azpeitian jokatuko du Lagun Onak-en aurka, 9:30ean.

Bestalde, parte-hartzeko alebin mutilak ere Azpeitian jokatuko du, 11:30ean, eta errendimentuko alebin mutila, Azkoitian, 11:00etan, Anaitasunarekin neurtuko da.