Futbol Eskolako gurasoekin bilera irailaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko ira. 1a, 17:55

Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du hurrengo ostegunean, irailaren 8an, Brankan, Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera informatiboa egingo dela.

18:30etan, 2008 eta 2007 urteetan jaiotako haurren gurasoekin, eta 19:15etan, 2006 eta 2005ean jaiotako haurren gurasoekin, egingo da bilera.

Denboraldi berriko egutegiaz, entrenamentu ordutegiaz, metodologiaz eta beste hainbat gaietaz hitzegingo dute futbol eskolako arduradunek.