Bazkide batzarra egin du Zumaiakok

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko uzt. 15a, 16:07

Atzo egin zuen Zumaiakok denboraldiko Bazkideen Batzar Orokorra eta bertan, Zuzendaritza Batzordeak, denboraldiko balantzea aurkeztu zuen.

Arlo ekonomikoari dagokionez emaitza positiboa izan da. Kirol arlori dagokionez Preferenteak, Nesken Territorialak, Ohorezko Jubenil mutilak eta Ohorezko kadete neskak maila mantendu dute, kadete mutilak mailaz jaitsi dira eta infantil mutilak mailaz igo dira.

Hurrengo denboraldian bederatzi talde federatu izango ditu Zumaiakok. Futbol Eskolak 159 haur eta 18 entrenatzaile izan ditu, talde guztien partidu kopurua handitu egin da eta hurrengo denboraldiari begira izen emate epea aurreratu egin da, entrenamentuak abuztuaren bukaeran eta irailaren lehen egunetan hasiko direlarik.