Zumaiako Futbol Taldeko argazkiak ostiralean aterako dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko ira. 10a, 17:25

Aurtengo denboraldiari irailaren 19an emango zaio hasiera eta ilusio handiz ekin diote aurredenboraldiko entrenamentuei Zumaiako Futbol Taldeko 200 jokalariek. Gizonezkoen 7 talde federatu eta emakumezkoen hiru talde federatu izango ditu Zumaiakok: Gizonezkoen Preferentea, Ohorezko jubenila eta lehen mailako jubenila, Ohorezko kadetea eta lehen mailako kadetea, lehen mailako infantila eta infantil txikia; eta emakumezkoen Erregionala, Ohorezko kadetea eta infantila. Ostiral honetan, irailaren 11n, 19:30etan, aterako dituzte Zumaiakoko 10 talde hauen argazkiak.
Bestalde, Futbol Eskola aste honetan hasi da, alebin mutilen entrenamentuekin, eta hurrengo astean benjamin mailako neska-mutilen eta alebin mailako nesken entrenamentueri emango zaie hasiera. Brankan gaur, osteguna, egingo den bileran gurasoek futbol eskolari buruzko informazio guztia jasoko dute.