Zumaiako Futbol Eskolaren hasiera datak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko abu. 28a, 14:51

Zumaiko Futbol Taldeak jakinarazten du Futbol Eskolako talde desberdinak egun hauetan hasiko dutela ikasturte berria:
- Irailaren 7an: 2004ko Alebin mutilak (18:00)
- Irailaren 14an: 2007 neska-mutilak (17:00)
- Iraialaren 16an: 2005 Alebin mutilak (17:30)
- Irailaren 16an: 2004-2005 Alebin neskak (16:45)
- Iraiaren 17an: 2006 neska-mutilak (17:00)

Futbol Eskolan izena emateko interesa duten haurrek (2007, 2006, 2005 eta 2004 urteetan jaiotako neska-mutilek) Aita Mari futbol zelaiko bulegoan jaso dezakete izen-emate orria. Hau bete eta ordainketaren zihurtagiriarekin batera entregatu beharko dute Zumaiako Futbol Taldearen bulegoan.