Ostegunean Zumaiako Futbol Taldearen batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko uzt. 13a, 11:18

Zumaiako Futbol Taldeak gogorarazten du ostegun honetan, uztailaren 16an, Brankan, 19:00etan (lehen deialdia) eta 19:15ean (bigarren deialdia) egingo dela Bazkideen Batzar Orokorra. Bertan, besteak beste, 2014-2015 denboraldiako balantzea egingo da eta hurrengo denboraldiko aurrekontua eta planifikazioa aurkeztuko dira. Zuzendaritza batzordeak gonbitea luzatu nahi die Zumaiako Futbol Taldeko bazkide guztiei batzar orokor honetan parte hartu dezaten.