Zubizarreta 'Galtxa' izango da Zumaiako Futbol Taldeko Preferenteko entrentzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko ots. 19a, 11:06

Aste honetan hasi da taldearekin lanean eta helburua taldea sailkapeneko erdialdean kokatzea da, jaitsiera postuetatik urrun mantentzeko.

Galtxa-k, besteak beste, hirugarren mailako Elgoibar eta Zarautz taldeak entrenatu ditu eta esperientzia handiko entrenatzailea da. Bide batez, Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie orain arte taldearen ardura izan duten Felipe Garmendia eta Mikel Larbururi. Aste honetan partidurik ez dagoenez hurrengo astean Legazpian egingo du debuta entrenatzaile lanetan Galtxa-k, Ilintxaren aurka.