Jubenilak traineruan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko ots. 18a, 14:26

Batel ligak etenaldia du asteburu honetan, baina gure harrobiko zaharrenek Oriaren XXVIII. jeitsieran parte hartuko dute.

Bihar izango da Orio A.E.ak antolatzen duen urteroko Oriaren traineru jaitsiera; Aginagan hasten dira Senior mutilak eta 2km errioan beherago gainontzeko txalupak.

Horien artean izango dira gure elkarteko jubenil neska eta mutilak. Neska jubenilen kasuan, udarako denboraldiaren prestaketara begira egingo duten estropada izango da. Mutiletan berriz, traineruarekin lehen kontaktua izateko aitzakiaz, elkarteko senior eta beteranoen laguntzaz osatu dugu estropada honetarako trainerua.

Beraz, klubak proba honetara eramango dituen lau traineruetatik bitan izango dira lanean jubenilak. Proba, berez, 16:30ean hasten bada ere, Zumaiako traineruen irteera orduak hauek dira: 

  • Jubenil-mistoa: 16:56
  • Beteranoak: 17:14
  • Emakumezkoak: 17:28
  • Gizonezkoak: 17:58 

Hau dena Arraun TV-k emitituko du internetez ondorengo YouTube kanalean.