Batel estropada etxean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun Harrobia 2022ko ots. 10a, 08:00

Gipuzkoako batel ligako 5. jardunaldia Zumaian izango dugu. Otsailaren 12an, larunbatean, 11:00 hasiko da. Elkartetik herritarrei ikuskizuna jarraitzera gonbidatzen zaituztegu eta sortu ditzazken eragozpenak barkatzeko eskatzen da aldez aurretik.

Estropada eremua Arbustaingo arranplatik hasi eta Paoleraino izango da.
Ziabogak:
  • Infantilak: Talaipeko eskaileren parean.
  • Kadeteak: Espigoiak kurba egiten duen toki inguruan.
  • Jubenilak: Paolpunta inguruan

Batel guztiak Itsas Kiroldegiko pantalanetik uretaratuko dira, eta Itsas Kiroldegiko aparkamendu osoa hartuko da ostiral arratsaldetik larunbata 14:00 arte. Estazio aldeko Urola Plazatik herriruntz dagoen gunea ere. Honek herritarrei sor ditzazken aparkamendu eragozpenak barkatu eta ulertzeko eskatzen degu elkartetik.