Esker mezua Raixta Eguneko parte hartzaileei

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2022ko eka. 13a, 09:15

Emakumeon Etxeko uda aurreko festa ospatu genuen, “Raixta edo elkarrekin piztu duguna” izenburupean orain astebete. Aurten, lehenengoz, antolatu dugu jaia hainbat helbururekin: Emakumeon* Etxea plazara ateratzea; irailetik hona elkarrekin piztu ditugun proiektu, harreman, sareak, etab. irudikatzea; emakume sortzaileen topaleku bihurtzea... 

Giro polita sortu zen jaialdiaren inguruan jende asko eta askotarikoaren parte-hartzeari esker: hainbat eta hainbat sortzaile, boluntario, herritar... Mila esker gerturatu zineten guztioi, laster jarriko gara bigarren Raixta edizioari begira.