Zumaiako Emakumeon* Etxeak dinamizatzailea behar du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2021ko eka. 5a, 09:30

Zumaiako Emakumeon* Etxea elkarteak dinamizatzaile bat behar du lanaldi erdirako.

Dinamizatzailearen eginkizuna Zumaian kokatutako eraikinean ondorengo zerbitzuak ematea izango da:

• Harremanetan jartzen diren emakumeei arreta ematea

• Ekimenak (ikastaroak, hitzaldiak, topaketak…) antolatu eta beharrezko kudeaketa egitea

• Herriko emakumeen beharrak aztertu eta erantzunak proposatu

• Lokalaren egoera egokia bermatu

• Bazkideekin harremanetan egon

Ezinbesteko baldintzak

• Euskera maila altua, ahoz zein idatziz

• Genero gaietan edo feminismoan esperientzia

Baloratuko diren baldintzak:

• Genero arloan formakuntza (ikastaroa, masterra...) edo lan esperientzia

• Ibilbide eta esperientzia feminista

• Antolakuntza, komunikazioa, lantaldeen kordinaziorako dinamizaziorako gaitasuna.

• Giza harremanetarako gaitasuna

• Zumaiarra izatea, edo Zumaia ezagutzea

Oharrak:

• CVaz gain, hautagaiek Zumaiarako proposamen plangintza bat bidali beharko dute.

• Eskaerak Lanbideren bitartez jasoko dira, ekainaren 16ra bitartean: 

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaa&PM8=162021003899