Emakumeon* Etxea dinamizatzaile bila dabil

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2021ko ots. 11a, 11:15

Emakumeon* Etxea eraikitzeko prozesua aurrera doa pausoz pauso. Espazio propioa edukitzeko obra-lanak hasi dira dagoeneko Ardantzabideko lokalean, eta hilabete gutxiren barruan amaituko direla aurreikusten da. Prozesuarekin jarraitzeko dinamizatzailea kontratatu nahi du elkarteak. 




Momentuz, jardunaldi erdiko lana izango da (etorkizunean handitzeko aukerarekin). Kontratu finkoa eskainiko da, hiru hilabeteko probaldiarekin. Hautagaiek nahitaez bete beharreko baldintzak izango dira: EGA edo maila baliokideko titulazioa; unibertsitate ikasketak; eta gutxienez 150 orduko formazioa berdintasun-gaietan erakunde ofizial batek ziurtatuta (unibertsitatea edota administrazio publikoa) edota bi urteko lan-esperientzia. 

Interesa daukanak eta baldintza guztiak betetzen dituenak, Lanbideren bitartez edo Urola Kostako lan-poltsa zerbitzuaren bidez aurkez dezake hautagaitza.