Emakumeon* Etxeko bazkideen hirugarren asanblea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2021ko urt. 18a, 21:53
Larunbatean, urtarrilaren 23an, egingo da. 10:00ean, Oxford aretoan.
Landuko diren puntuen artean daude: 2020ko memoria eta balorazioa; 2021eko aurreikuspenak eta proposamenak; ETXEAREN ERAIKUNTZAren egutegia (obraren epeak, parte hartze prozesua...)
 
Aurtengo batzarra bereziki ilusionagarria izango da, laster hasiko direlako etxea egiteko lanak. Bazkideak gonbidatuta daude parte hartzera, guztien ekarpenak dira oso garrantzitsuak eta! 
 
Osasun egoera medio, ezinbestekoa da aurrez izena ematea zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzita edo 633 432 762 zenbakira idatzi/deituta (astearte, asteazken edo ostegunean 16:00-20:00).