Edurne Pasaban Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko ira. 17a, 08:30

Zumaiako Emakumeon* Etxeak antolatuta, Edurne Pasaban izango dugu gure artean irailaren 25ean. 19:30ean Chhaupadi dokumentala ikusteko aukera izango da Aita Mari aretoan, eta ondoren, Edurnerekin solasaldia egitekoa. Sarrerak Turismo Bulegoan egongo dira salgai irailaren 22tik aurrera, 4 euroan. Salmentekin lortutako dirua Emakumeon* Etxearen proiektura bideratuko da. 

Chhaupadi dokumentala Migueltxo Molinak zuzendutako ikus-entzunezko proiektua da. Bertan, Nepaleko leku urrun eta isolatuenean indarrean dirauen tradizio matxista baten inguruan hitz egiten da. Leku horretan, emakumeak komunitatetik baztertzen dituzte hilerokoarekin daudenean, zikintzat hartzen dituztelako. Ezin dituzte mendiak eskalatu, jainkoak haserretuko direlakoan. Injustizia horri ikusgarritasuna emateko, Edurne Pasaban Saipal mendia igotzeko espediziora gehitu zitzaien bertako lau gazteri (Sanjita, Laxmi, Saraswati eta Pabitra). Edurneren ekarpena, eskalatzaile espetzientziaz gain, feminitatearekiko ikuspegi irekia eta baikorra da. Elkarrekin, aldaketarako bidea irekiko dute, eta Himalaiako emakumeentzat itxaropena piztu.