Emakumeen korrika taldea urrian elkartuko da berriz

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Emakumeon* Etxea 2020ko ira. 10a, 15:39

Lilatoirako entrenatzeko aitzakian hasi ginen elkartzen herriko eta inguruetako hainbat emakume. Baina egun handia pasa zenean, taldea mantentzea erabaki genuen. Izan ere, askoz errazagoa eta atseginagoa da korrika egiteko errutina hartzea konpainia onean, bakarrik baino.

Azken hilabeteetako egoera dela eta, martxotik ez da taldea elkartu. Baina urrian hasiko gara martxan berriz! Astelehen eta ostiraletan izango dugu hitzordua, 19:30ean Anbulategi Zaharraren aurrean. Edozein emakumek har dezake parte, Lilatoian irteteko asmoa izan edo ez, eta gaitasuna edo maila edozein izanda ere. Orain arte parte hartu ez duten emakumeek, interesa badute, Emakumeon* Etxeko antolatzaileengandik jaso dezakete informazioa zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidean edo 633 43 27 62 telefonoan (astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00-20:00 bitartean).