Pandemiaren bizipenak (II)

Osasun larrialdiak euren eskubideen aldeko greban harrapatu zituen erresidentzia publikoetako langileak. Zumaiako San Juan egoitzako langileek, greba alde batera uzteaz gain, egoera are larriagoa bizi izan dutela kontatu digute. Hona hemen euren hitzak

TRATU TXARRAK / PREKARIETATEA / GUTXIETSIAK  /  ESPLOTAZIOA  /  TRISTURA  /  ANTSIETATEA  /  AMORRUA  /  EGONEZINA  /  BELDURRA  /  NEKEA  /  INPOTENTZIA  /  EMOZIOAK  /  ULERTUGABEAK  /  MANIPULATUAK

Hitz horiekin adierazi nahi ditugu gure sentipenak.

243 egun greban, borrokan egon eta gero, ditxosozko "Coronavirus" hau etorri zen, eta gaixotasunari aurre egiteko, gure borrokari parentesi bat egitea erabaki genuen. Baina, gaixotasun azaldu denean, agerian geratu da guk aldarrikatzen genuen guztia. Gainera, orain lana izugarri haunditu da, horrek suposatzen duenarekin.

Aldundiak markatzen digu egunerokotasuna, eta ez zaigu iruditzen egokia denik ez egoiliarrentzat (atentzio faltagatik) eta ez langileentzat ere (lan karga handiagatik, horrek suposatzen duenarekin bai fisikoki eta bai emozionalki).

Sortu diren protokolo guztiak marketing hutsa direla iruditzen zaigu. Birusari bakarrik begiratzen diote, neurrietan pertsonen ongizatea kontuan izan gabe.