Telmo Deuneko beteranoak bigarren sailkatu dira Mundakako Alakrana jaitsieran

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2024ko mar. 27a, 10:45
Telmo Deuneko beteranoak joan den larunbatean Mundakako uretan, Alakrana I. jaitsieran. (Telmo Deun)

Probaren lehenengo edizioa izan da eta hogei segundoko aldea atera dio Badok 13 traineru irabazleak. Guztira zortzi ontzik parte hartu dute beteranoen kategorian.

Telmo Deunen beteranoen ontziak Mundakan lehenengo aldiz jokatu duten Alakrana jaitsieran parte hartu zuen joan den larunbatean eta bigarren postua eskuratu zuen Badok 13 Orioko taldearen atzetik. 4.000 metroko ibilbidea egin behar izan zuten San Antonio hondartzan hasi eta Mundakako porturaino eta hamalau minutu eta 42 segundoan amaitu zuten proba zumaiarrek. Hogei segundo azkarragoak izan ziren, aldiz, ordiotarrak.

Guztira, zortzi ontzik parte hartu zuten beteranoen kategorian eta etxeko Bisonteak sailkatu ziren hirugarren 14:46ko denbora eginda. Horrez gain, gizonezko eta emakumezko seniorren probak ere jokatu zituzten. 2.000 metro gehiago egin behar izan zituzten gizonek eta Bermeo-Urdaibai izan zen onena proba hodei minutu eta hamasei segundoan amaituta. Emakumezkoetan, aldiz, Ondarroa gailendu zen, parte hartu zuen talde bakarra. Hamabost minutu eta 43 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko.