Seigarren izan dira Zumaiako beteranoak Castroko estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Beteranoak 2023ko mar. 6a, 10:30

Traineru estropadak jokatu ziren atzo, igandean, Castron. Zumaiako beteranoak bertan izan ziren eta seigarren amaitu zuten lana. 

Castroko arraun elkartearen XXV. bandera jokatu zen atzo Kantabriako herri horretan. Beteranoen traineruen estropadak eman zion hasiera jardunaldiari, eta bertan izan ziren Zumaiako beteranoak ere. Seigarren postuan amaitu zuten lana Zumaiakoek, Getxok irabazi zuen estropadan.