Poligonoak ur azpian

Lubakiak urez gainezka. (Zumaiako Fototeka)

XX. mende erdia ondo pasatuta zegoenean eraiki zituzten Basadi, Aita Mari eta Alai auzategiak ordura arte lubakiak izan ziren lekuan.

Marea bizikiekin, itsasgorarekin nahiko ohikoa zen Zumaiako portuko eskoilera ur azpian geratzea. Azken hilabeteetan, baina, itsasoaren maila igo egin da eta herriko leku batzuetan errioa atera egin da herriko gune batzuetan, izan Trenbide pasealekuan, izan Axular ibiltokian eta, ia-ia, Gernika parkean.

Gune horiek, edo ingurukoak, urez estalita ikustea ohikoa zen. Izan ere, gaur egun Basadi, Aita Mari eta Alai auzategiak altxatzen diren lekuak lubakiak ziren XX. mende erdia ondo igaro arte. Zumaiako Fototekan ikus daitekeen 1951. urteko argazki hau da horren erakusle.

Baleikek herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia emailez bidal daiteke–zumaia@ukt.eus– edo eskura eman daiteke – Foronda, azken solairua–.